Karrajua.org

Hau aspaldian joan zen etxe handiago batera, hona hain zuzen: karrajua.org

Karrajua - Euskaltegien mundutik

Atoan - Karrajua labur

Karrajua - erantzunak

Trokatik (blog pertsonala)

2005/10/31

Material-kritikoak

Praktikaren asuntua baztertuko dut oraingoz. Azkenean blog-ari "Berbalagun baten bloga" edo halako zeozer ipini beharko diot izena bestela, edo beste blog bat egin (baten bat horrelako ideiaren batekin dabilela uste dut gainera). Eskola kontuetara etorriko naiz, eta hizkuntza irakasleok gehien estimatzen ditugun kontuetariko batera, materiala.
Interneten enredatzen, web hau topatu nuen duela hilabete batzuk. Gazteleraren irakaskuntzan teknologia berrien inguruan diharduen talde batek atondu du webgunea. Materialak eta baliabideak eta haien gaineko hausnarketarako gunea ere eskaintzen dute. Osteratxu bat egitea gomendagarria.
Gauza bat gustatu zait hala ere, "El teléfono" atalean egin dutena. Gaztelania ikasteko sarean dauden materialen zerrenda bat egin dute eta material-sorta bakoitzari fitxa bat egin diote. Fitxa horietan materialaren identifikazio datuekin batera, balorazioa ere egin dute, irizpide didaktiko batzuen araberako balorazioa.
Ez dakit honi material-kritika deitu ahal zaion, edo azterketa beste barik, irizpideak ere eztabaidatzekoak izan daitezke. Baina euskararen irakaskuntzan ere halako zerbait beharko genukeelakoan nago.
Material didaktikoekin eskizofrenia apur bat dugula uste dut. Material zaharrak anatemizatu edo baztertu egiten ditugu. Material berriak sakralizatu nahiz eta erabili ez. Berrikuntzaren kontrako jarrera itxiak bestalde. Urteak eta urteak material berdinarekin dabiltzan irakasleak. Eta kexa zabala: material gutxi dago.
Egon, asko dago, eta asko horretatik gehiago sortzeko bideak ez dira uste bezain zailak izaten. Baina bideak ixten badira, baliabide-kopurua murriztu baino ez dugu egiten, eta, nire ustez, material guztiek bete dezakete funtzio bat.
Helduen euskalduntzearen munduan Elementos taldeko lagun hauek egin dutena norbaitek egin behar luke: euskara ikasteko dauzkagun baliabideen gida-kritika-azterketa antzeko zerbait. Irakasleei laguntzeko baliabide ona bera ere.

No comments: