Erabili.com-en duela hilabete batzuk zabaldu zen polemikatxu hau. Berbalagunaren post-a egin ostean gogoratu nuen kontu hau. Urruxulegik kontuak gogortxu plazaratu zituen nire ustez, baina arrazoi pittin bat ere bazuen. Eztabaida horretan gelditu zen, Rufino Iraolak eta Beñi Agirrek artikulu banarekin erantzun zioten.
Nik kontu honetan mutur bi igarri ditut. Populismoa eta akademizismoa deitu genitzakeenak. Batak euskara liburu gabe ikasi behar dela, praktika eta praktika da onena. Besteak printzipio didaktiko-metodologiko-kurrikularren deklarazio inpekablea.
Nire berbalagunekin nabilela, ezin izan dut ez bata ez bestea baieztatu. Praktikaren sakadatxua behar dute biek, kriston gogoa daukate gainera hobetzeko, baina, ni euren laguntzailea naizela, irakaslearena ere egin behar ote dut? Deformazio profesionalak horrantza bultzatuko nau seguruenik, baina Berbalagunak irakasle partikularra ez die agindu, eta beste laguntzaileak ez dira irakasleak, ziudadano euskaldun korriente-molienteak baino.
Ezin diet nik neuk bakarrik euskara ikasteko prozesua ziurtatu, praktikaz gainera hizkuntzari buruko hausnarketa ere behar dute, eta nirekin berbetan ari direnean hizkuntzaz ere pentsatzen ari direla igartzen zaie. Prozesu hori norberaren kontura edo lagunduta bideratu liteke, norberak dauzkan kapazitate eta joeren arabera. Baina Berbalaguntzailearen (oraintxe asmatu dut, karajo!) funtzioa erabilera gunea eta hizkuntza eredua erakustea da, norberak prozesatzeko. A, eta buenrollitoa ematea be bai, ze euskaldunok (euskaltzaleok gehien bat), edonor abrosiduteko kapaz izan gaitezke.
Karrajua.org
Hau aspaldian joan zen etxe handiago batera, hona hain zuzen: karrajua.org
Karrajua - Euskaltegien mundutik
Atoan - Karrajua labur
Karrajua - erantzunak
Trokatik (blog pertsonala)
2005/10/23
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment