Karrajua.org

Hau aspaldian joan zen etxe handiago batera, hona hain zuzen: karrajua.org

Karrajua - Euskaltegien mundutik

Atoan - Karrajua labur

Karrajua - erantzunak

Trokatik (blog pertsonala)

2005/10/28

Lizardi mintza taldea

Lehengo post-ean Durangoko jardunaldien aipua egin nuen. Programan euskara praktikatzeko jarduera eta egitasmoen inguruan egin den guztia ezin dela aipatu eta tratatu argi dago. Santutxuko mintza taldea aipatu nuen post-ean, eta Lizardi Mintza Taldeko lagunekin ere ez gogoratzea bekatu iruditu zait.
Ez dut hauen historia kontatuko, ez dut dena ezagutzen gainera, gauzatxu bat hala ere. 80en hamarkadaren erdian, 84an edo 85ean uste dut, pegatina eman zidaten Bilboko Zazpi Kaletan, Lizardi Mintza Taldea idatzita zegoen han, eta ordutik Gabonzaharreko kotiloia eta Santiago plazan egin zuten jai-antzeko bat gogoratzen dut. Euren web-ean 17 urte aitortzen dituzte (urteak kentzen ote? Ni erratuta?).
Gaur egun, ikusten duzuenez programa elegantea daukate, eta inportanteena, jende ugari batzen dute Bilboko Zazpi kaleetan euskarazko jarduerak egiten, kirola eta kulturaren inguruan batez ere. Talde konpaktoa dira eurek ere, ilusioa, gogoa eta zaletasun handikoak eta hainbat urteren ostean ez daude inondik ere nekatuta. Alderantziz, egitasmo eta jarduera berrietan sartzeko gogoarekin. Euskara elkarte modura antolatuta daude orain.
Euskaldun berrientzat euskara praktikatzeko eta erabiltzeko jarduerak aipatzen hasi diren honetan (behingoz), justua da, nire ustez, aintzindari hauetaz eta eurek jorratu duten bideaz gogoratzea: talde-jarduerak kirola, aisialdia eta kulturarekin lotutakoak. Bilboko Zazpi Kaleetan euskara gehiago entzuten bada eta askok euskaraz egiten ikasi badute, hauek ere zer ikusia daukate horrekin.

No comments: