Urteak Berbalagunarekin kaparrada ematen, eta azkenean kontzientzia txarra ere eduki dut. Predikatzen duen abade bekatariarena-edo. Eta lehengo hilean gure Berbalagunaren koordinatzaileari apuntatzeko esan nion. Kontzientziaren txistea egin dut, baina egia esanda, kontzientzia txarraz gainera jakinmina ere eduki dut. Kanpotik -goitik hobeto esanda- ikusi dut beti, eta gorantza joan den fenomeno honen berri zuzena sentitzeko gogoa piztuta eduki dut aspaldian.
Hirugarren faktore bat ere egon da hala ere, jende normalarekin jarduteko gogoa. Ez dadila inor mindu gero! Are gutxiago nire ingurukoak. Aspaldian nabil euskalduntzearen mundu honetan, lan handietan, irakasleekin, arduradunekin eta jende handiarekin lanean eta kontu horiek guztiak gogoan eta ahoan. Euskara ikasi nahi duten ziudadano arruntekin tratu gutxi, lantzean behinekoa, eta gainera profesionala. Eta gure profesioaren ingurukoak ez diren kontuez jarduteko okasioa ematen dit Berbalagunak, hau da, euskaraz bizimodu normala egiteko.
Ostegunean aurkezpena egin genuen euskaltegian, hemen Txurdinagan, eta era batera edo bestera joan beharra neukan eta joan egin nintzen. Polito egon zen kontua. Gure koordinatzaileak speech-a bota zigun hasieran, eta han laguntzaile deitu zigun neuri eta neurekin batera euskaldun modura gabiltzanoi.
Gustatzen zait laguntzaile izen hori. Orain arte Berba-mintza lagunetan euskaldun zahar berba izan da ohikoena. Egokiagoa deritzot besteari. Jendeari laguntzen ari den sentsazio hori eman behar zaiola uste dut. Euskararen alde lan egiteko era inportantea da, ikasi gura duenari lagundu bai, baina euskarari berari ere askotxo laguntzen zaiola uste dut.
Nire taldekideak ezagutu nituen. Egia esanda oraindik ez dakit ondo zer izen jartzen zaien: euskaldun berriak, ikasleak, lagunduak,... Hiruko taldea gara, nirekin lagun bi: Alemaniako neska bat eta Santutxuko mutil bat. Mutila lehendik ere ibili da Berbalagunan, neska berria da nire modura. Batu eta pintxo eta traguen artean lehenengo kontaktua egiten hasi nintzen.
Sentsazio arraroa, jendea ezagutu eta zer esan ez jakiteko beldurra-edo. Pentsatzen dut jende asko horregatik ez dela Berbalagunan sartzen, holango panikoa ezezagunari edo.
Baina ezezaguna izateak hain zuzen ematen dizu gauzak esateko motiboa. Nongoa zara? Ikasten zabiltza? Non geratuko gara? 7ak arte egiten duzu lan? Non egiten duzu ba? Ene, orduan igual ezagutuko duzu.... Uste dugun baino parrapleroagoak izan gaitezke.
Karrajua.org
Hau aspaldian joan zen etxe handiago batera, hona hain zuzen: karrajua.org
Karrajua - Euskaltegien mundutik
Atoan - Karrajua labur
Karrajua - erantzunak
Trokatik (blog pertsonala)
2005/10/23
Berbalagunan
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
2 comments:
Egun on laguntzaile.
Harrituta gelditu naiz , gure herrixan berba lagun programan euskaltegiko irakasliok ezin garalako ibili, oso gaizki ulertu ez badot behintzat.
Ni neu be ibili izan naiz zeuk aittatu dozun sentzaziƱo horrekin, kanpotik-goitik begiratziak eragiten dabena eta horregatik galdetu neban.
Hamendik aste bira Durangon izango dan jardunaldixan entzundakuekin idea garbixago batekin urtengo dotela uste dot.
Eskertzekua da norberak sarritan sentidu izan daben hori beste batek ere ezagutu eta idazteko erabakia hartu izana.
Segi zure laguntzaile esperientzia kontatzen!
Gure defomazioprofesionalagatik edo izango da. Neuk ere horrelako tiroia igarri dut, baina norberaren "habitat"etik kanpo atoan superatzen duzu.
Beharbada, euskara irakasle askori (eta euskararen profesional askori) ere kontu profesionaletik aparte kostatzen zaigu euskaldun bizimodu normala egitea. Plazarateko hausnarketa ona da.
Post a Comment