Oraindinokarren ez dago biribilduta inondik ere, baina gunea zabaltzea erabaki dut. Gauza asko findu behar dira, hala ere, nahiago dut eraikitze prozesua konpartitzea. Webgunean bertan bloga atondu dut martxaren berri emateko.
Kontu esperimentala da aurrekoan esan nuen legez. Hemendik hasi naiz:
- Webgunea atontzearen prozesua kontatzen duen bloga.
- Foro batzuk prestatu ditut. Euskalduntzearen inguruko hiru gai: didaktika, euskaltegien mundua eta klaseko kontuak. Foro hauetan parte hartzea irekita utzi dut. Spammer-ak eta trollak enteratzen badira adios. Baina ez diezue esango ezta?
- Klaserako ideiak atal bat zabaldu dut, berton del.icio.us-etik ateratzen ditudan esteken gainean zein beste psikolasto batzuen inguruan irakasleentzako ideiak lantzea da kontua. Dokumentu kolaboratiboak sortzea eta osatzea nahi nuke eta honi eman nahi diot arreta handiena.
- Jario batzuen jarraipena egiteko aukera. Blog hau edo del.icio.us klaserako.
Bestalde, zer esanik ez dago, norbaitek esperimentu honetan lagundu nahi badu edo ideiaren bat badauka ateak zabalik dauzkala. Nirekin harremanetan jarri nahi baduzue, oraingoz e-postaz egin dezakezue (karrajua-abildua-karrajua-puntua-org, oraindik ez dut instalatu harremanetarako formularioa).
Blog honekin hemen jarraituko dut momentuz, besteak denbora guztia kentzen ez badit behintzat.
No comments:
Post a Comment