Karrajua.org

Hau aspaldian joan zen etxe handiago batera, hona hain zuzen: karrajua.org

Karrajua - Euskaltegien mundutik

Atoan - Karrajua labur

Karrajua - erantzunak

Trokatik (blog pertsonala)

2006/02/22

Domeinua erosi dut.

Horixe ba, karrajua domeinu bihurtu dut: http://karrajua.org/. Hosting txikitxu bat ere hartu dut eta hosting hori aprobetxatu nahi dut esperimentu batzuk egiteko. Ideia batzuk dauzkat daborduko, batzuk hemen plazaratu ditut (hau, edo hau) lehenagoko baten.
  • Del.icio.us klaserako esperimentua osatu. Kontua izango litzateke internet-en agertzen diren halako testuekin ikas-jarduerak antolatzeko era bat antolatzea. Pentsatzen nago bookmarklet antzeko zerbait atontzea. Link-a hartu eta haren gainean zerbait prestatzeko eta konpartitzeko gunea eskaini. Wiki antzeko zerbait. Kolaborazioan egiteko moduko zeozer. Schtuff-en egiten hasi naizenaren ildokoa.
  • Helduen euskalduntzearen inguruko foroa edo foro-sistema. Blogen asuntu hau ondo dago, baina jende guztiak ez du bloga egingo eta foroaren formatoa berreskuratu beharko litzateke nire ustez. Edonork bota eta erantzun dezan. Hau gustatu zait eta ez da zaila montatzen. Foroetako gaiak edo antolaketarako ideiarik?
  • Bloga hara mugitzeko dudan nabil (managerra ofertak estudiatzen daukat je, je, je,...). Dena dela pentsatzen nabil blog komunitate txikitxu bat osatzea interesa eduki dezakeen jendeari eskaintzeko. Euskara irakasleen blog komunitatea alegia. Boluntariorik balego ni pozik.
  • Fitxategiak eta multimedia artxiboak igotzea ere pentsatu dut, baina hosting-ak hainbesterako emango ote duen nago, 200 mb dauzkat baina hilean 2 gb-eko transferentzia tasa besterik ez. Ez dakit, gainera ez daukat gauza askorik jartzeko.
  • Ikastaro birtualen bat egin. Aztertzekoa da, baina une honetan ez daukat ezer karteran, ideiaren bat okurritzen bazait ikusiko dut
Ideiak dira, momentuz klaserako kontuekin hasiko naiz. Dena dela, baten batek ideiaren bat badauka, gustura entzungo nuke. Esperimentatzeko asmoa daukat gehien bat, beraz bota. Eta jakina, norbaitek kolaboratu nahi badu, enkataodelabida.
Gunea montatzeko drupal aukeratu dut. Aurreko baten kontatu nuen modura zerbitzari lokalean ibili naiz probak egiten CMS batzuekin eta gehien gustatu zaidana izan da. Ez dakit hala ere baliabide gehiegi behar ote duen, laguntza teknikoa ere eskertuko nuke. Zerbitzariak ez badit arazorik ematen horrekin jarraituko dut.
Momentuz instalazioa egin dut eta txantiloia atontzen nabil. Ez daukat ezer erakusteko moduan, gauzak sartu ahala hemen kontatuko dut.
Badakizue, galdera: Zer egin dezake euskaltegien munduko txalao batek Drupal instalatuta daukan zerbitzari batekin? Tira, azpidomeinu pare bat ere badauzkat, eta eposta: karrajua-abildua-karrajua-puntua-org, akordatzeko erraza e?
Hasteko hemen daukazue lehenengo lagintxu bat:

Prestatzen nabilen txantiloia (CSSarekin oraindino ez naiz abil-abila), eta hiru jario (sustatu, blog hau eta del.icio.us klaserako itemak):

4 comments:

Anonymous said...

Zer edo nola egin behar da/dut dominu bat erosteko??

Mila esker.

TXELIS

Bontxi said...

Kasualidadea, niri zure tokaio batek esan zidan hori guztia non egin.

Anonymous said...

Nork?

Txelis

Bontxi said...

Domeinua era desberdinetan eros daiteke, nik hosting-a ematen duen enpresaren bidez egin dut. Zuk zeuk ere egin dezakezu, baina ez dakit nola zehazki. Hemen daukazu nik egin dudan enpresaren helbidea.
Txelis (ez)izeneko batek eman zidan helbide hori, horregatik bota dizut aurrekoa (ez zara zeu izango ezta?)