E-learning eta sarean ikasteko baliabideen inguruan nabilela Elgg software-aren berri jaso dut. Albistea drupaled -en izan dut. Berton e-learning ingurunen baten egitura gomendatzen duen artikulu honetan Drupal, Moodle eta Elgg-ek osatutako sistema azaltzen da. Lehenengo biak ezagunak ditut dagoeneko, eta erabilita ere bai, elgg-en berri orain arte gutxi, Moodle-en foroetan aipuren bat edo gainetik irakurri besterik ez (Moodle-ekiko integrazioa serio lantzen dabiltzala dirudi).
Jakinminaren jakinminaz saltseatzen hasi naiz. Elgg hau web 2.0 eta agertu den kontzeptu berri baten adierazpidea omen da, e-learning 2.0. Tira ba! Ikusi egin behark da. Erabiltzeko aukera bi daude, kodea jaitsi eta zeure zerbitzarian instalatu (lokalean eta karrajuaren hosting-ean probatu dut eta ez dut ganorazko instalaziorik lortu, baina ahaleginean jarraituko du alajaina!), edo sortu duten komunitate birtualean izena eman eta probatu. Bigarren aukera hau ere probatu dut, eta egia esanda funtzionalitate gehienak han dauzkagu. Zeintzuk dira funtzionalitateok?
Inglelesez erreferentzia asko daude, ez ditut hemen denak jarriko, Google edo technorati n elgg ipini eta hainbat gauza topatuko dituzue. Bestela Elgg-en webgunean ere wiki bat daukazue.
Bitartean, Kataluniako gune honi kukutxu bat egitetik hasi daiteke. Edo elgg komunitatean kontua zabaldu, hemen dago nire bloga adibidez.
Web 2.0 honek ematen duen beste aukera bat, eta ikuspegi berria ere bai, seguruenik.

- Blog pertsonala
- Baliabideentzako karpetak
- RSS irakurle moduko zerbait.
- Inportateena nire ustez: interesen inguruan komunitateak eta taldeak osatzeko aukera. Norbera batu daiteke komunitatetara edo sortu. Komunitate hauek ere balibide batzuk dituzte: blog kolektiboak, fitxategiak,...
- Etiketa sistema (freetagging edo)
- Bestelako baliabideekin integrazioa: wikiak, ..
Inglelesez erreferentzia asko daude, ez ditut hemen denak jarriko, Google edo technorati n elgg ipini eta hainbat gauza topatuko dituzue. Bestela Elgg-en webgunean ere wiki bat daukazue.
Bitartean, Kataluniako gune honi kukutxu bat egitetik hasi daiteke. Edo elgg komunitatean kontua zabaldu, hemen dago nire bloga adibidez.
Web 2.0 honek ematen duen beste aukera bat, eta ikuspegi berria ere bai, seguruenik.
No comments:
Post a Comment