Karrajua.org

Hau aspaldian joan zen etxe handiago batera, hona hain zuzen: karrajua.org

Karrajua - Euskaltegien mundutik

Atoan - Karrajua labur

Karrajua - erantzunak

Trokatik (blog pertsonala)

2005/12/30

Ikasbil II eta Bertsolariak gutaz III


Aurreko hiru post-ak batu zaizkit baten. Lehengo egunean HABEk martxan ipini duen ikasbil webgune berriaz lehenengo apuntetxua egin nuen. Artean gauza handirik ez eta aipatu soilik. Osatuz doazela dirudi. Oraindik hala ere ez dakit zehazki gune honen intentzioa zein den: euskara ikasleentzako gunea, dokumentu biltegiaren formato berria, ... Ikasmaterialak daude, dokumentuak ere bai, berriak-edo ere bai. Zerbitzu ona izan daiteke hori bada asmoa, edonola ere, ikasleari begira irakasleari begira baino gehiago dagoela dirudi.
Aurkitu ditudanen artean Hot Potatoes motako ariketa batzuk ere badaude, eta kasualitatez, Egaña eta Iturriagaren bertsoak -aurreko post-etan aipatu ditudadak- ariketa bihurtuta. Hemen eta hemen hain zuzen.
Honako gauzen inguruan aspaldian etorri zitzaidan gogoeta. Aurrerakuntza deitzen diogu paperean egin izan ditugun ariketak formato digitalean egiteari (aukera anitzeko galderak, kloze testak, egia-gezurra,..)? Ez naiz orain hipermoderno jarriko, nire ustez horrelakoak ere ez datoz txarto ikasteko, baina une honetan ikas-jardueren antolaketari azken urteotan hainbeste ekarpen eginda, bestelako ikuspegi batzuk ez dira falta? Eta gehien bat irakasleentzako bestelako baliabideak (dokumentuak eta ariketez gainera, ideiak, ) jasotzeko eta konpartitzeko moduren bat ez litzateke komenigarria izango? Boteprontoko inpresioa da.

2 comments:

Anonymous said...

Kaixo,

Zure bloga noizean behin irakurtzen dut eta zoriondu nahi zaitut, izan ere, euskalduntzeari lotutako lehen blogaria zara. Guk Ilazkin ikasleentzako zuzendutako bloga martxan jartzen ari gara, baina euskaltegian hedatzea kostatzen ari zaigu.

Bestetik, postean diozunari lotuta, nere ustez irakasleentzat zuzendutako eta material guztiak bilduko lituzkeen webgune beharko litzateke. Are gehiago esango dizut, HABEk argitaratutako unitate didaktiko guztiak sarean egon beharko lirateke, doimenu publiko batekin, nahi duenak konsultatzeko, aldatzeko edo hobetzeko aukerarekin.
Eta zergatik ez, Sustatu bezalako bat euskalduntze-alfabetatzerako sortu? Jarraituko dugu hizketan.

Bontxi said...

Eskerrik asko. Ez dakit lehenengo blogaria naizen, baina azkena ez nuke izan nahi.Beraz animoa, besteok ere nik adina zeresan (eta gehiago ere bai)daukazue eta bloga egitea ez da zaila (igual ikasleak animatzeko lehenengo geuk eman beharko dugu eredua).
Materialarena dela eta, ikasbil-en euskara ikasi atalean HABEk argitaratutako azkenengo materialak daude pdf-n. Egia da ez dagoela ekarpenak egiteko, edo materialen gainean iritzia emateko aukerarik. Eta hori da nik post-ean azaldu nahi izan dudana, euskara irakasleok elkarrekin komunikatzeko eta konpartitzeko modua falta da.
Ez dakit HABEkoek zer asmo daukaten, baina guk geuk irakasleok hasi behar dugu dantzan nire ustez. Gaur eguneko baliabideekin ez da zaila. Blog hau laster baten beste leku batera mugitzeko asmoa daukat, eta aztertuko ditut posibilitate gehiago. Ikusiko dugu.