Karrajua.org

Hau aspaldian joan zen etxe handiago batera, hona hain zuzen: karrajua.org

Karrajua - Euskaltegien mundutik

Atoan - Karrajua labur

Karrajua - erantzunak

Trokatik (blog pertsonala)

2005/12/17

Iruñean gaur


Iruñean gaur, abenduak 17, larunbata , euskaltegien lokalak hutsik egongo dira seguruenik. Nafarroa osoan eta EH osoan bezala. Euskaltegietako biztanleek ez dute atsedenik hartuko hala ere. Batzuek euskaltegiak larunbat eterno baten nahi dituzte nonbait. Eta gaur, larunbataz, gogoraraziko zaie astelehena laster datorrela.
Nafarroan gertatzen dena deskribatzeko hitzak amaitu egin zaizkigu, eginak eta egitekoak ez ordea, eta Nafarroako gure kideek sustenguzko hitzak ezezik, bakarrik ez dabiltzala ere sumatu behar dute, larunbatean eta astelehenean.

1 comment:

Bontxi said...

Ez dakit hori dena horrela ote den. Inoiz baino euskal hiztun gehiago,... kantitatean bai, proportzioan ez dut uste. Euskara inoiz baino gutxiago erabili? Segun non eta zertan. Internet-en adibidez inoiz baino gehiago erabiltzen ari gara, eta gero eta gehiago ere bai.
Eguberri on.