Karrajua.org
Hau aspaldian joan zen etxe handiago batera, hona hain zuzen: karrajua.org
Karrajua - Euskaltegien mundutik
Atoan - Karrajua labur
Karrajua - erantzunak
Trokatik (blog pertsonala)
2005/12/20
Bertsolariak gutaz (II)
Hemen Egañarenak. Niri Unairenak gehiago gustatu zitzaizkidan baina hauek ere onak. "Damnifikatu" modura gustatu esan gura dut, ez bertsozale modura, horretan adituei (eta epaimahairi) ez diet ezer diskutituko.
Ordiziarra naiz, baina Santurtzin
hautatu nuen langintza
izan ninteken zenbaitentzako
behar zuten argi printza
Ezkerraldea erdalduna zen
neretzat a ze desditxa
euskaldun izan nahi zuten haiek
behar nituen zerbitza
Ia hamarrak jo dute eta
nekaturikan gabiltza
halare eutsi pixka batean
eta dantzatu lapitza,
ia euskeraz pentsatu eta
euskeraz luzatu hitza
ez al da hori euskaldun baten
lehendabiziko baldintza
Ia Edurne etorri zaite
orain pizarra aldera
ahal dan goxoen egingo dizut
ikasgaiaren galdera.
Bueno mesedez ez hainbat neka
ez al zintezke hor gera?
Kontatuko dut nik zenbat amets
egingo dudan aurrera.
Hau sumatzen det zonalde dena
euskalduntzeko bezpera,
ahalegin hortan zuek eta nik
lana daukagu ospera.
Eta gauza bat bururatu zait
hau jartzea buruz behera,
nor nori nork hau nabarmena da
zuek ni eta euskera.
Ekarri ditut pastaren batzuk
gainera hainbat kutizi,
ari den harek nola gustora
ari behar dun lehenbizi.
Zatoz Leandro alde hontara
zure kuaderno eta guzi
atzo idazlan oso politik
nola ez nizun ikusi.
Aizazu Mertxe etzazu egin
gela hontan aharrausi,
ez ezazula logurea ta
gure helburua nahasi.
Lortzen badegu hiru hitzetan
hau egingo dugu kasik
ordu mordo bat galduta ordea
mundutxo bat irabazi
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment