Karrajua.org

Hau aspaldian joan zen etxe handiago batera, hona hain zuzen: karrajua.org

Karrajua - Euskaltegien mundutik

Atoan - Karrajua labur

Karrajua - erantzunak

Trokatik (blog pertsonala)

2005/12/20

Bertsolariak gutaz



Igandeko bertso finalean finalista biek euskara ikasle eta irakasleok erabili gintuzten kartzelakoan. Hona Iturriagarenak (Usaiari dedikatuta):

Berriro ere klasean
bueno zer moduz gabiltza?
Kaixo Omar aspaldiko
etorri zara Haritza.
Klasea nahiz eta dugun
igual kutrea eta hitsa
zuen begietan dago
ikasi nahiaren printza;
zein etxeko lan gogorrak
fabrikakoa bortzitza
lana bukatu eta gero
hona praktika ta mintza
euskeraz egin nahi hori
zuen geroko bizitza
hori ez da subjuntibo bat
hori da lehen baldintza


Astean bost egunetan
eta bi ordu gainera
zuek ekartzen nauzue
sarritan neure onera
guk beti pentsatzen dugu
hor goazela gainbehera
nahi batzui ahoa bete
euskera eta euskera
nahiz administrazioan
erantzuna duten zera:
zuek zeuen poltsikotik
ordaindu eta klasera”.
Batzuk lanetik besteak
lanera doaz ostera
eskertu behar dizuet
etorri izana bera


Beti baldintza txarretan
hori da gure problema
hizkuntza politika honek
ezarri digu kondena,
azalduko dute gero
txosten polit baten dena
hona etorri behar da
hori da baina lehena
Gero etorriko dira
horrenbeste teorema
euskara eskasten dabil
batzutan ez da zuzena
eta ez da egokia,
erdalgunean txarrena
egokia da ikasi
eta erabiltzen dena.

No comments: