Karrajua.org

Hau aspaldian joan zen etxe handiago batera, hona hain zuzen: karrajua.org

Karrajua - Euskaltegien mundutik

Atoan - Karrajua labur

Karrajua - erantzunak

Trokatik (blog pertsonala)

2005/12/13

Durangokoaren harira


Iñaki Arrutik Durangon egin zuen interbentzioaren laburpena argitaratu zuen duela aste pare bat Argian. Gauza batzuk planteatu zituen, baina funtsean guri dagokigunean bat dagoela uste dut: Euskaltegiek euskararen erabilera eta normalizazio prozesuan zer paper daukaten hausnartu behar dute. Alor desberdinetatik ikusita gainera:
  • Jarduera didaktikotik bertatik.
  • Euskaldun berria edo euskara ikaslea hizkuntza erabiltzen den sarean sartu.
Bigarren alorrean, mintzalagunaren prestigiatzea gertatzen ari da azkenotan, eta ondo dago, teknika oso interesgarria da, emaitza onak izan ditu orain arte eta ikaragarri zabaldu da. Hala ere, ez da alor eta teknika bakarra. Aurreko post baten mintzataldeak aipatu nituen. Oraingoan 20 urteren bueltan dabiltzan ekimen bi ekarriko ditut, apur bat ahaztuta dauzkagulakoan: Aizu! eta HABE aldizkariak. Kontutxu bat gogoratzeko baino ez bada ere: hizkuntza erabiltzea ez da lagunartean hitz egitea bakarrik. Eta euskal hedabideen munduan bi hauek trataera marjilnala-edo daukaten inpresioa daukat, daukaten irakurle kopuruak justifikatzen ez duena.
Beste apunte bat. Gaur Santutxuko euskaltegian Arkaitz Estiballes bertsolaria ibili zaigu ikasleei, berbalagunei eta bestelako interesatuoi bertsolaritzaz hitzaldi "praktikoa" ematen. Orain arte euskaraz burutzen den jarduera soziokultural inportante bati errespetuz edo beldurrez aitu dioten hainbatek bestela hasi dira ikusten, seguruenik baten batek Bertso-finala ikusteko orain arazo gutxiago izango du. Gainera, bertsoak eta azalpenak euskaraz entzun, ulertu, gozatu eta prozesatu egin dituzte bertaratutakoek. Hori ere ez da hizkuntza praktikatzea? Euskal Kultura famosora, hainbestetan aipatzen denera hurreratzea ere ez da izan? Harreman sare batera hurbiltzea ere ez da izan (euskarazko kultur sarea edo)?
Harreman informalen munduan eragitea ondo dago, behar da eta, horren inguruko langintza prestigiatu eta zabaldu egin behar da. Baina ez ditzagun ahaztu komunitate baten egituraketan inportanteak diren beste harreman sare batzuk (hedabideak, jarduera soziokulturalak, ...). Azken hauek hainbeste jainkotu barik, hurretatu ditzagun ailegatu berriengana, Arkaitzek, Aizu! edo HABE aldizkariek egin duten bezala.

2 comments:

Anonymous said...

Ados, baina orain arte sare kutural edo formalei eman diegu garrantzi gehiago, informalei baino. Noski, inork ez ukatzen beharrezkoak direnik sare formalak (Kmkbideak, adm, ...), baina sare informalak ere guztiz garrantzitsuak dira. Irakurri bestela, Iñaki Arrutik Durangon esandakoa: sare horizontal batean (lagunartea, lana, familia, ...) euskararekin harreman sakona izango ez duen gaztea ez da euskaldunduko edo deseuskaldunduko da.

Ados nago berarekin. Euskaltegietara ikastolatik pasatutako jende asko ari omen da joaten azken aldi honetan, behintzat zonalde erdaldunduetan. Horren seinale izan daiteke, ezta?

Lehengo anonimoa

Bontxi said...

Garrantzi gehiago eman akaso bai. Baina euskaldun berriak horretara hurreratzeko berariazko lanak gutxi. Arkaitzen hitzaldiaren ostean batek baino gehiagok esan dit bertsoak klasean entzun bai, baina orain arte inork ez diola azalpen argirik (eta erakargarririk) eman bertsolaritzaz. Adibidea da. Duela urte batzuk eduki soziokulturalen garrantziaz hasi zen hitz egiten, baina ez da horretan asko sakondu.
Sare informalen garrantziaz ez dago dudarik, baina ez dezagun ahaztu hedabideak eta mogimendu soziokulturalak sare informal horiek elikatu eta kohesionatzeko tresnak izaten direla.
Adibidez, euskaltegikoaren moduko jarduera formal batek (irakaskuntza) harreman informalen sarea nola elikatzen duen ikusi besterik ez dago.