Ez da lehenengo aldia horretaz berba egiten dena, sarea euskara praktikatzeko erabiltzea, baina egia esanda ezer gutxi egin da horretaz. Durangoko jardunaldian Santurtziko Udal Euskaltegikoek sareko esperientzia baten berri eman ziguten, ez ezer gutxi gehiago nik dakidala. Eta Patxi Traperok apuntatzen duenez, halako tresnak egon badaude, eta uste dugun baino eskuragarriago eta errazagoak dira erabiltzen.
Dena dela, hain gutxitan egin denean seguruenik teknofobiaz gain beste faktore batzuk ere egongo dira:
- Baliabide teknikoek komunikazio erosoa permititzen dute gaurkoan? Duela urte batzuk bideokonferentziak izan behar zuen kristona. Gaur egun berriz ez du espero zen arrakastarik izan. Konexio ona eta baliabide potenteak behar dira bat-bateko ikusentzuneko elkarrizketa ganorazko kondizioetan egiteko. Jende gehienak gaur egun ere ez dauka halako baliabideak erabiltzeko modurik edo trebeziarik.
- Euskara praktikatzeko aukera norberaren inguruan bertan topa daiteke ondo antolatuz gero, bestela herri txikia gara eta aparteko distantziarik ez da egin behar izaten. Aukeran aurrez aurrekoa nahi izaten da. Teknologiaren bidezko komunikazio era hauek guztiak ezinbesteko kasuetarako uzten dira, eta hainbesteko ezinbestekoak gutxi izaten dira. Bestela, telefonoa ere hor dugu aspaldian eta erabilera gutxi eman zaio.
Edonola ere, Patxiren erronka hartzeko prest. Berarekin batera bi izango gara.
1 comment:
Gero eta zailago gertatzen zait egiten ditudan aginduak betetzea.
Oxigenoa berreskuratzen dedanean, mezu honetara bueltatuko naiz!
Aupa karraju!
Post a Comment