Karrajua.org

Hau aspaldian joan zen etxe handiago batera, hona hain zuzen: karrajua.org

Karrajua - Euskaltegien mundutik

Atoan - Karrajua labur

Karrajua - erantzunak

Trokatik (blog pertsonala)

2006/01/28

Mintzalagunblogak


Aurreko baten euskaltegiblogen lehenengo ernamuinen berri ematen saiatu nintzen. Aste honetan blogean jarduten dudan beste kontu baten inguruko blogak ere ikusi ditut martxan. Mintza-berba-solas-barriketa-parraplada lagunak hain zuzen.
Bi topatu ditut orain arte:
Hauez gain, bestelako hau ere badabil, blog-bloga ez da, baina euskararen erabilera eta praktika sustatzen duen Muskizko Ostabe egitasmoak webgune dotorea dauka.
Bastante berriak biak, Arrastekoa aste honetan berton hasita. Lehenengo kolpe baten biek egitasmoko jardueren eta ekitaldien berri ematen dute gehien bat, agenda antzeko zerbait. Egizukoek nahikoa ondo aprobetxatu dituzte interneteko aukerak (blogari.net, flickr,..). Zaharberrikoek Goienaren barruan kokatu dute (logikoa bestalde).
Euskara ikastea barik, praktikatzea izaten da egitasmoon kontua. Gorantza dabiltza praktika-jarduera hauek, eta badirudi euskalduntze-prozesuak aurrera egin ahala hala izan beharko duela.
Praktika-jardueretan teknologia berriek zertan lagundu dezaketen hausnartzeko kontua da nire ustez. Argi dago komunikazio sare eta formato berriak zabaltzen dituztela, eta komunikazio horretarako euskara erabiltzen den neurrian, hizkuntza praktikatzeko aukera ere badira. Ez dakit orain zehazki nondik nora eroan daitekeen praktika bidea, baina aukera dagoela argi dago.
Momentuz agenda plazaratzeko baino ez bada ere, ondo dago hastea. Ea zer ematen duen.
Ez dakit zergatik, baina honetaz nabilela Usaiaren bloga etorri zait gogora. Hori beharbada bidetxu bat erakusten dabil.
Ez dakit ba, dena dela lehengo egunean euskaltegiblogetan dabiltzenei legez (eskerrik asko Josu, IƱigo, Ana eta Nagoreri erantzuteagatik bide batez) berbalagunblogetan dabiltzanei ere gonbitea luzatuko nieke euren asmoen eta esperientziaren berri emateko, blog honetan edo eurenean. Beste batzuk zain daude.

4 comments:

Anonymous said...

Asmoak adierazten hasi aurretik, gure berbalagun bloga aurkeztu behar dugu: bloga beste blog baten barruan dago, baina sekzio ezberdinean: Derioko berbalaguna: www.blogari.net/tximintx.

Gure asmoa da berbalagunekin komunikatzeko bide berri bat irekitzea . Astean behin egiten duten hori beste bide batez ere egitea. Gure asmoa da eurek ere idaztea blogean, eurek ere bloga eurena egitea. Baina goazen apurka-apurka, eta ea zerbaiot lortzen dugun.

Bontxi said...

Hirugarren bat orduan. Gehiago egongo dira seguruenik.

Anonymous said...

Zer da garrantzitsuagoa Berbalagun zerbitzuek bloga izatea ala berbalagunek bloga izatea?

Bontxi said...

Zergatik izan behar da bata bestea baino garrantzitsuago?