Karrajua.org

Hau aspaldian joan zen etxe handiago batera, hona hain zuzen: karrajua.org

Karrajua - Euskaltegien mundutik

Atoan - Karrajua labur

Karrajua - erantzunak

Trokatik (blog pertsonala)

2006/01/19

Aitapontekoak

Bloga, bloga mariñela! blogean Josu Martinezek Euskadi irratian botatzen dituen kantuak eta bertsoak plazaratzen ditu, irakurri eta entzuteko moduan. Gaur Berbalagunei dedikatu die. Sarreran lagun baten aipua bota du, berbalaguna "Apadrina un euskaldunberri" antzeko zerbait dela edo.
Ez dakit Josuren lagunak esanekoari zer ñabardura ematen dion, baina sektore euskaltzale batzuetan euskaldun berrien eta orohar euskaltegin munduarekin dabilen jarrera bat barruntatzen dut. Ez dakit ondo-ondo zelan azaldu, baina futbolzale askok erregionaleko taldeei ematen dieten antzeko tratamendua-edo izan liteke, txisteak egiteko modua gehien bat.
Ez dakit, baina euskararen normalizazioaren ikuspegitik 1000 lagunetik gora astero euskaraz egiteko batzea, gutxienez, egun baten 13.000 batzea bezain eraginkorra izan daitekeelakoan nago. Areago, 13.000 horietatik asko euskaltegietatik pasatuta egingo nuke.
Athletic-zaleen harrotasuna hutsaren hurrengoa erregionaleko talderik ez balego. Eta aitapontekorik ez daukan asko dabiltza bataiatu guran.

1 comment:

Bontxi said...

Ez dut kontrakorik pentsatu (je, je, je,..), baina zure lagun horrek eman dit inspirazioa eta nire airekin bota dut expirazio hau. Gainera, behin berbalagunoi kantua dedikatu eta halango purrustada. Penitentzia hartuko dut. Hemen kunplitu beharko dut, zeuri eta lagunari disgustua kentzeko.