Karrajua.org

Hau aspaldian joan zen etxe handiago batera, hona hain zuzen: karrajua.org

Karrajua - Euskaltegien mundutik

Atoan - Karrajua labur

Karrajua - erantzunak

Trokatik (blog pertsonala)

2005/11/11

Durangon bazkaldute (edo)


Gaur Durangon ibili gara egun guztian, "Mintzapraktika egitasmoak" jardunaldietan. Lehenengo inpresioa: jende asko, giro ona eta gustura, gauza berriak entzun eta sektore bitako jendea elkarrekin behingoan (euskaltegiak eta euskara elkarteak).
Boteprontoan azpimarratzeko. IƱaki Arrutiren kokapena. Zehazteko eta eztabaidatzeko asko oraindino nire ustez, baina euskaltegiek normalizazio prozesuan jokatzen duten paperaz hausnarketa landua eta behar fina. Hemendik aurrera honetaz hausnartzen jarraitzeko abiapuntu izango dugulakoan nago.
Beste guztia ere polito, neu behintzat ez naiz aspertu, eta horrelako jardunaldietan zaila izaten da.
Antolatzaileek banatu duten materiala aztertzen hasiko naiz, zer esana emango dit egunotan.
Ondorio nagusia, gaur berbalagunera (oraindinokarren) animo handiagoarekin joan naiz (erremate ona gaurkoaren moduko egun baterako).
Dena dela, beste norbait ere han egon bada, interesagarria izango litzateke haren iritzia ere plazaratzea.

3 comments:

Bontxi said...

Aupa Usaia, aspaldiko!
Egiten duzun praktika, ez da mintza-praktika bakarrik. Zure blogarekin ere kriston praktika egiten duzu (eta mintza-praktika egitean ere igarriko duzu seguruenik). Inportanteena, nire ustez, ez da mintza-praktika egitea soilik, praktika egiten gustura jardutea baino.
Maizpide euskaltegiko jendea ez dut asko ezagutzen, baina esperientziako jendea dago eta jende askok ikasi du bertan. Zu, gainera, daukazun gogoarekin gustura ibiliko zara han eta beste edonon.
Espero dut zure blogean horren berri jasotzea. Musuak.

Anonymous said...

Durangokoa aspaldi pasa zen, jardunaldiak ez azoka. Berbalagun proiketu bateko dinamizatzailea naiz eta hara joan nintzen ikastera. Baina nahiz eta gauza berri asko ez ikusi, zerbaiterako balio izan zutela iruditzen zait.
Alde batetik, Euskal Herrian dauden proiektu guztiak ezagutzeko. Honen inguruan, iruditzen ziat badela garaia Berbalagun, mintzalagun, solaskide, ... eta abarrak izen bakarrean batzeko, baita euskaldun zahar, euskaldun oso, berri, ...
Beste alde batetik, proiektu hauetan gabiltzanoi (laguntzaile zein dinamizatzaileoi) gure lana aitortzeko. Izan ere, irakasleei edo ikasleei euren lana edo esfortzua aitortzen zaie, baina besteoi ez. Doakoa izatearen ajea izan leike ...

Bontxi said...

Ez dut uste izen arazoa denik. Zuk aipatu duzun prestigioarena baino. Eta ni ere zurekin nator bat horretan zerbait lortu dela. Bestela zuek ere zuen lanarekin zabiltzate prestigioa ematen.
Zarata handia barik gorantza doa kontua, eta dagoeneko batzuk konturatzen hasi dira hau ez dela jarduera marjinala.
Segi lanean eta fruitu gehiago ere ikusiko dira.