Egunotan HABEk itzulpen sailean argitaratu duen Susan Feez-en Testu bidezko syllabus-diseinua (hemen erreferentzia batzuk ingelesez) liburua (HABE, itzulpen saila 46) irakurtzen nabil. Erabili ditugun gogoeta batzuk ondo elikatu dizkigu liburuak. Liburutik hartutako aiputxo bat ekarriko dut hona, norbaiti zer esana ematen badio edo.
Azken berrogei urteotan irakasleak hizkuntz irakaskuntzaren planteamendu-segida baten eraginpean egon dira. Planteamendu berri bakoitza hizkuntzari eta hizkuntzak irakasteari buruzko jakintza handiagoren emaitza izan da.
Zoritxarrez, planteamendu berri bat sortzen den bakoitzean aurreko guztia kolokan jartzen duen pakete isolatu bat balitz bezala aurkeztu ohi zaie irakasleei. Horrek hiru ondorio kaltegarri dakartza:
- Jendeak pentsatzen du hizkuntza irakaskuntza sukarraldi eta modetan oinarritzen dela, eta ez garatuz doan jakintza batean.
- Hizkuntz hezitzaileak talde bitan banatu ohi dira. Azken planteamenduaren aldekoak eta kontrakoak.
- Hizkuntz hezitzaileek ezin dituzte ezagutu aurretik izan diren planteamenduaren alderdi baliagarriak
Gustura entzungo nituzke komentarioak eta gogoetak. Baita liburua irakurri duzuenon ekarpenak ere. Bota ba!
No comments:
Post a Comment